2018(e)ko irailaren 23(a), igandea

ZINEMALDIA

Pasa den ostiralean Donostiko zinemaldira joan ginen: bertara garaiz iritsi ginen eta primerako lekua egokitu zitzaigun.























Paddington 2 pelikula ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun.


EZUSTEKO GALANTA!

Orain dela egun batzuk sorpresa handia eman zigun gure Lukak! Goiz batean ekainean eramandako aguakate haziarekin, dagoeneko hosto eta guzti etorri zitzaigun eta!






















Pasa den urteko aguakateari buruzko testua hartu, irakurri eta lanari ekin genion:




Egin beharrekoa egin eta gero, gure aguakate landarea berriro haziko denaren itxaropenarekin gaude. Jakina, gure landarea ondo zaintzeko asmoa ere, badugu!



Berriro hostoak hazten zaizkionean landatu egingo dugu. Ikusiko duzue zeinen landare polita!

2018(e)ko irailaren 5(a), asteazkena

DAGOENEKO MARTXAN GAUDE!

OPOR GARAIA BUKAERARA IRITSI ZAIGU IRAKASLEOI ETA DAGOENEKO  OSTIRALA IRISTEKO IRRIKAZ GAUDE BERRIRO ELKAR IKUSTEKO. BIEN BITARTEAN APROBETXATU GELDITZEN ZAIZKIZUEN EGUN HAUEK.

AURTENGO 2. MAILAKO IRAKASLEEN ARGAZKIA ATXIKITZEN DIZUEGU GUREKIN GOGORATZEN HASTEKO.

NOBEDADEEN ARTEAN INGELESEKO ARANTZA ETA IZASKUNEN PARTEZ ETORRI BERRI ZAIGUN MIREN ITURBE (KAMISETA MARRADUNA DUENA).

AGUR BERO BAT ETA ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!






2018(e)ko ekainaren 7(a), osteguna


LIBURU ASTEA

Apirilaren 23an hasi ginen ospatzen liburu astea. Horren inguruan zenbat ipuin, antzerki, hitzaldi, kantaldi ikusi, entzun eta gozatu ahal izan ditugun! 
 Bihotzez mila esker hau posible egiten lagundu diguzuen guztioi eta barkatu parte hartu eta argazkirik gabe geratu zaretenoi.


2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

ITURRARAN


Apirilaren 11 eta 12an LH2ko ikasle-irakasle Iturraran Ingurumen Eskolara joan ginen erleei buruz ikasitakoa ikustera. Nahiz eta eguraldiaren laguntzarik ez izan oso ondo pasa genuen.


 





Lehendabizi erleei buruz genekiena gogora ekarri genuen.




Ondoren ....



  ... erlauntzak ikustera eta ikertzera joan ginen.  Oso ondo ikusten ziren abarasketan larbak, erleak jaiotzen, eztia,......
 

Hamaiketakoa jan eta gero  ....



... tailerrak izan genituen. Alde batetik erleen produktuak dastatu genituen eta bestetik kandelak egin genituen etxera eramateko.



Hain gosetuta geundenez...


 ... bazkaltzeari ekin genion. ZEIN GOXOA ZEGOEN DENA!!!!!!




2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena

IGERIKETA IKASTAROA

Apirilaren 9an, igeriketa ikastaroan hasi ginen eta maiatzaren 8an izango da azkenengo eguna. Asko saiatzen ari garenez begiraleak oso pozik daude gurekin. Beraz, horrela jarraitzen badugu asko ikasiko dugu.



2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

ZARAUTZ  PLASTIKORIK  GABEKO HERRIA


GAUR AZOKARA JOAN GARA PLASTIKOEKIN ETA ... ZER EGIN IKASTERA, NATURA ZAINDU ETA ERRESPETATZEKO.
 
 
BIDEOA IKUSTEN

ADI-ADI AZALPENAK ENTZUTEN

SAREEKIN ARROAK EGIN DAITEZKE!!!

BALIO EZ DUEN MATERIALA NOLA BERRERABILI?