2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

ITURRARAN


Apirilaren 11 eta 12an LH2ko ikasle-irakasle Iturraran Ingurumen Eskolara joan ginen erleei buruz ikasitakoa ikustera. Nahiz eta eguraldiaren laguntzarik ez izan oso ondo pasa genuen.


 





Lehendabizi erleei buruz genekiena gogora ekarri genuen.




Ondoren ....



  ... erlauntzak ikustera eta ikertzera joan ginen.  Oso ondo ikusten ziren abarasketan larbak, erleak jaiotzen, eztia,......
 

Hamaiketakoa jan eta gero  ....



... tailerrak izan genituen. Alde batetik erleen produktuak dastatu genituen eta bestetik kandelak egin genituen etxera eramateko.



Hain gosetuta geundenez...


 ... bazkaltzeari ekin genion. ZEIN GOXOA ZEGOEN DENA!!!!!!




2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena

IGERIKETA IKASTAROA

Apirilaren 9an, igeriketa ikastaroan hasi ginen eta maiatzaren 8an izango da azkenengo eguna. Asko saiatzen ari garenez begiraleak oso pozik daude gurekin. Beraz, horrela jarraitzen badugu asko ikasiko dugu.