2018(e)ko irailaren 23(a), igandea

ZINEMALDIA

Pasa den ostiralean Donostiko zinemaldira joan ginen: bertara garaiz iritsi ginen eta primerako lekua egokitu zitzaigun.























Paddington 2 pelikula ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun.


EZUSTEKO GALANTA!

Orain dela egun batzuk sorpresa handia eman zigun gure Lukak! Goiz batean ekainean eramandako aguakate haziarekin, dagoeneko hosto eta guzti etorri zitzaigun eta!






















Pasa den urteko aguakateari buruzko testua hartu, irakurri eta lanari ekin genion:




Egin beharrekoa egin eta gero, gure aguakate landarea berriro haziko denaren itxaropenarekin gaude. Jakina, gure landarea ondo zaintzeko asmoa ere, badugu!



Berriro hostoak hazten zaizkionean landatu egingo dugu. Ikusiko duzue zeinen landare polita!

2018(e)ko irailaren 5(a), asteazkena

DAGOENEKO MARTXAN GAUDE!

OPOR GARAIA BUKAERARA IRITSI ZAIGU IRAKASLEOI ETA DAGOENEKO  OSTIRALA IRISTEKO IRRIKAZ GAUDE BERRIRO ELKAR IKUSTEKO. BIEN BITARTEAN APROBETXATU GELDITZEN ZAIZKIZUEN EGUN HAUEK.

AURTENGO 2. MAILAKO IRAKASLEEN ARGAZKIA ATXIKITZEN DIZUEGU GUREKIN GOGORATZEN HASTEKO.

NOBEDADEEN ARTEAN INGELESEKO ARANTZA ETA IZASKUNEN PARTEZ ETORRI BERRI ZAIGUN MIREN ITURBE (KAMISETA MARRADUNA DUENA).

AGUR BERO BAT ETA ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!