2018(e)ko azaroaren 24(a), larunbata

PEPE TXABILLO

Ostegunean, Pepe Mutiozabal - "Pepe Txabillo" Zarauztar ezaguna izan genuen gelan.

Azken San Pelaiotan Zarauzko herriak omendu zuen bere erraldoia aurrerantzean festetan dantzan ipiniaz. Zergatik? 10 urterekin buruhandiekin hasi, 17 urterekin erraldoiekin jarraitu eta geroztik, erraldoi eta buruhandien bidea festazaleen artean zabaltzen ibili delako. ZORIONAK!

Eta gurera, zertara? Batez ere, buruhandi eta erraldoien nondik - norakoak kontatzera: zenbat neurtzen duten, zenbat pisatzen, maskurien bitxikeriak, erraldoiak nola janzten diren...

Baina adinak ematen duen esperientziak ere, ezagutza asko ematen du eta guk, Txabillo bertan genuela, aspaldiko Zarautzaz ere galdetu genion. Zer erantzun? Zarauztar asko ibili zirela udazale aberatsentzat lanean maletak eramaten, euren etxean zerbitzari, baineru... 

... eta nola ez? TXABILLO ezizena nondik datorren!!

Ohore bat izan da guretzat zu gure gelara hain alai eta eskuzabal etortzea,

eskerrik asko, bihotz - bihotzez.


PEPE TXABILLO







TXABILLOTARRAK






TXABILLOREKIN








TXABILLO, TXABILLOREN ERRALDOIA DANTZAN IKUSTEN.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina